107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2558
EDIKTUA, neurriak aldatzeko bideratutako 971/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala -Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 971/2014 behin betiko neurriak aldatzea.
Demandatzailea: Maria Pilar Lasso Sevilla.
Abokatua: Susana Cambra Marcos.
Prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.
Demandatua: Andoni Iturburu Aranzabal.
Gaia: neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-189n. Hona hemen epaitza:
Neurriak aldatzeko 971/2014 prozeduran 272/2015 epaia eman zen 2015eko otsailaren 19an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da. Hauek dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Pilar Lasso Sevilla –Elorza Barrena prokuradore duela–, eta, bestetik, demandatu gisa, Andoni Iturburu Aranzabal (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Andoni Iturburu Aranzabal demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.