107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (322 KB - 12 orri.)
- EPUB (591 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2544
HUTSEN ZUZENKETA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 25eko Aginduarena. Agindu horren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak eta ez automatizatuak arautzen dira.
Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18,2.b) artikuluan ezarrita dagoenez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen du dekretu horrek), argitaratutako xedapen, egintza nahiz iragarpenetan akatsik edo hutsik antzemanez gero, argitaratzeko agindua eman duen organoak zuzenduko ditu akats horiek, nahasbiderik sor ez dadin, eta, horretarako, akastun testua edo testu-zatia zuzenduta bidaliko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, han berriro argitara dadin. Nolanahi ere, testuinguruaren bidez erraz argitzeko modukoa izan behar du akatsak, eta ez du aldatu behar argitaratu beharreko xedapen, egintza nahiz iragarpenaren esanahia.
Era horretako hutsak atzeman dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 25eko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategi automatizatuak eta ez automatizatuak arautzen dira. Agindu hori 2015eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (52. zk.) argitaratu zen. Ondorioz, berriz egin dira aipatutako argitalpenaren I. eranskinean zuzendu ziren (15, 46, 63, 67, 87 eta 96 fitxategiak) eta aipatu ez ziren (107, 108, 109, 110 eta 111 fitxategiak) eranskinak.