Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ANDOAINGO UDALA
2464

IRAGARKIA, Andoaingo Zarataren Mapa onartzeko espedientea abiarazteari buruzkoa.

Alkatetzak, 2015eko maiatzaren 25an, 423/2015 zenbakiko Ebazpenaren bidez onartu zen: Andoaingo Zarataren Mapa onartzeko dagokion espedientea abiaraztea.

Bat etorriz urriaren 16ko 213/2012 Dekretuko 13. artikuluan xedatuarekin, aipatu ebazpena eta dagokion administrazio espedientea jendaurrean daude, egoki iritzitako alegazio edo iradokizun oro aurkeztu ahal izan dadin:

a) Espedientea non eskuratu daitekeen: Hirigintza Saileko bulegoetan, 09:30etatik 13:30era bitartean.

Udalaren web- orrian, www.andoain.org, ere eskuratu ahal izango da Informazio gehiago eska daiteke hirigintza@andoain.org helbide elektronikoan.

b) Espedientea aztertzeko eta, hala balegokio, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: hilabetekoa, iragarki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean egiten den azken argitalpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

c) Nork aurkez ditzake alegazioak: edozein pertsona fisiko edo juridikok.

d) Non aurkeztu:

– Udaletxean dagoen Sarrera Erregistroan (Andoaingo Udala, Goikoplaza, z/g 20140 Andoain), bulegoko ordutegian.

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Sarrera Erregistroetan, sinatutako hitzarmenaren arabera.

– Postetxeetan.

Andoain, 2015eko maiatzaren 25a.

Jarduneko alkatea,

ANA CARRERE ZABALA.


Azterketa dokumentala