102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2463
IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean xedatutakoa hausteagatik zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraioetako sailburuordearen ebazpenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta, gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I, 7. solairua), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili nahi dituen frogak proposatzeko.
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.
R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 27a.
Garraioetako sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.