Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2461

IRAGARKIA, 400 serieko tranbietan egin beharreko P3 azterketa handiari dagozkion lanetarako lizitazio publikoaren esleipena argitara emateko dena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles.Vascos, S.A.U. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratuaren deskribapena: 400 serieko tranbietan egin beharreko P3 azterketa handiari dagokion mantentze-lanak eta prestaketa.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 2016ko martxoaren 31.

d) Loteak: bai, 2 lote.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipenerako era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen eskaintzaren gehieneko aurrekontua milioi bat eta ehun mila eurokoa da (1.100.000), bi loteetarako zenbateko osoa eta kontzeptu guztiak barnean daudela, BEZik gabe.

5.– Bermeak: baldintza pleguen araberakoak.

6.– Esleipena.

6.1) 1. lotea: ekipo elektromekanikoak.

a) Esleipenduna: Ingeteam Power Technology, S.A.

b) Zenbatekoa: 583.000 euro, BEZik gabe.

6.2) 2. lotea: muntaketa, desmuntatzea, probak eta ekipoak, ateenak.

a) Esleipenduna: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.

b) Zenbatekoa: 474.873 euro, BEZik gabe.

7.– Iragarkien gastuak: lehiaketako enpresa esleipendunek ordainduko dituzte iragarki honen gastuak, bakoitzak dagokion zatia.

Bilbao, 2015eko maiatzaren 27a.

Zuzendari Nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala