102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2454
EDIKTUA, 629/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Prozedura horretan baliorik gabe deklaratzen da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Agindua, hain zuzen ere 2013an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deia egin eta deialdi hori arautzen duena.
Jakinarazten da Estatuko Administrazioak 629/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013-07-31ko Aginduaren aurka (2013-09-04ko EHAA, 168. zk.). Agindu horren bidez, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deia egin eta deialdi hori arautu zen.
Horren gainean epaia eman da 2015-01-21ean, zeina irmoa baita. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
EPAITZA
Funtsean baiesten dut Estatuko abokatuak Estatuko Administrazio Orokorraren –Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza– ordez jarri duen 629/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013-07-31ko Aginduaren aurkakoa (2013-09-04ko EHAA, 168. zk.). Agindu horren bidez, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deia egin eta deialdi hori arautu zen. Ondorioz, baliogabetu egiten dugu agindu hori, eta kostuak ez zaizkio ezartzen inori.
Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2015eko maiatzaren 20a.
IDAZKARI JUDIZIALA.