Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2450

1144/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko laborategiko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Laborategiko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira laborategiko teknikari espezialisten kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Diagnostiko Klinikoko laborategiko goi-mailako teknikarien titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

C1 taldea (antzinako C taldea): 15 euro.

3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio hurrenkeraren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Diagnostiko Klinikoko laborategiko goi-mailako teknikarien titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– 1984ko ekainaren 14a baino lehenagotik teknikari espezialista gisa zerbitzuak eskaintzen dituen erizaintzako laguntzailea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan erizaintzako laguntzaileen kategorian lanpostuaren jabe diren erizaintzako laguntzaileek, 1984ko ekainaren 14ko Agindua indarrean sartu orduko osasun teknikari espezialisten eginkizunak gauzatzeaz gain, eskabideak egiteko epearen azken egunean kasuan kasuko espezialitatearen osasun teknikari espezialisten titulua ere bazeukatenek, osasun teknikari espezialisten lanpostua lortuz gero, egungo lanpostuan eta destinoan jarraitzeko aukera izango dute, lanbide kategoria berria finkatuta.

Sartzeko modalitate honetan parte hartu nahi dutenek beren-beregi adierazi beharko dute beren eskabidean.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 37 destino.

Sarbide orokorra: 34.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 3.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3.

● Txanda irekiaren deialdia: 35 destino.

Sarbide orokorra: 33.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) LAN ESPERIENTZIA: 55 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dena delako espezialitatean teknikari espezialista gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (25 puntu, gehienez).

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (6 puntu, gehienez):

Dagokion espezialitatean teknikari espezialisten ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza (20 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,50 puntu.

10-19 orduko ikastaroak: 1 puntu.

20-29 orduko ikastaroak: 2 puntu.

30-49 orduko ikastaroak: 3 puntu.

50-99 orduko ikastaroak: 4 puntu.

100-199 orduko ikastaroak: 5 puntu.

200 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Etengabeko prestakuntzari dagokionez –aurreko ataletan ezarritako baldintzekin bat datorrena–, 500 ordu baloratuko dira urte bakoitzeko, gehienera jota, ordutan zein kreditutan ziurtatuta daudela ere.

e) Irakaskuntza jarduera (6 puntu, gehienez):

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (10 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) EUSKARA.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
OSASUN ARLOKO TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO LABORATEGIKO TEKNIKARIEN GAI-ZERRENDA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA.

1.– Gizakien lagin biologikoak. Motak. Laginak jasotzea, identifikatzea, kontserbatzea, garraiatzea eta prozesatzeko prestatzea. Laginak baztertzeko eta errefusatzeko irizpideak.

2.– Kalibraketak. Barneko eta kanpoko kalitate kontrolak. Kalitatea kudeatzeko sistemak.

3.– Zehaztapen biokimikoen printzipio kimiko orokorrak. Espektofometria, osmometria, nefelometria, turbidimetria, teknika immunokimikoak.

4.– Azido-basearen orekaren azterketa. Ioien, pHen eta arteria eta zainetako gasen zehaztapena.

5.– Proteina serikoak: zehaztapen metodoak. Proteina zatikiak bereiztea.

6.– Anatomia eta fisiologia endokrinoa. Eginkizun endokrinoaren eta bere patologiaren funtzioaren proba analitikoak.

7.– Gibeleko anatomia eta fisiologia. Gibeleko funtzioa eta bere patologia aztertzeko zehaztapen analitikoak.

8.– Odoleko tumore markatzaileak aztertzea eta zehaztea. Gehien erabiltzen diren tumore markatzaileak.

9.– Gernu-sistemaren anatomia eta fisiologia. Gernua aztertzea. Gernu-sedimentua aztertzea.

10.– Gehiegizko erabilerako medikamentuak eta drogak.

11.– Immunologia: antigeno eta antigorputzen erreakzioa eta antigorputzen sintesia. Osagarriaren sistema. Histobateragarritasunaren antigenoak. Erantzun immunearen mekanismoak. Antigorputzak.

12.– Odolaren osaera eta fisiologia.

13.– Eritrozitoarenfisiopatologia eta metabolismoa: hematiak eta eritrozitoen anormaltasun morfologikoak zenbatzea. Burdinaren eta hemoglobinaren metabolismoa. Eritrozitario sistemaren patologiak.

14.– Leukozitoen sistemaren fisiopatologia eta morfologia: leukozitoak zenbatzea eta sailkatzea. Leukozitoen sistemaren patologiak.

15.– Plaketen fisiopatologia eta morfologia: plaketen zenbaketa eta nahasmendu morfologikoak. Plaketen sistemaren patologiak.

16.– Koagulazioaren fisiologia. Koaguluen sorrera eta suntsiketa aztertzeko metodoak eta tresnak. Hemostasiaren nahasmenduak.

17.– Immunohematologia: eritrozito antigenoak eta antigorputzak. ABO sistema. Rh sistema. Beste sistema batzuk. Eritrozitoen bateragarritasuna emailearen eta hartzailearen artean. Hemoderibatuak zatikatzeko, banatzeko eta kontserbatzeko teknikak. Hemoderibatuen transfusioa eta transfusioen segurtasuna.

18.– Urgentzietako laborategiak: ohiko parametroak, lan metodologia.

19.– Gizon eta emakumeen ernalezintasuna aztertzea. Lagundutako ugalketa-teknikak.

20.– Baheketa programak: Koloneko minbizia jaioberrietan.

21.– Mikrobiologia: mikroorganismo mota ezberdinen ezaugarri diferentzialak: bakterioak, onddoak, parasitoak eta birusa.

22.– Laginak jasotzea eta garraiatzea. Hazkuntza baliabideak hazkunderako eta isolamendurako. Inokulazio teknikak, isolamendua eta bakterio zelulen zenbaketa. Kolorazio motak.

23.– Antimikrobianoen sentiberatasun probak: motak eta interpretazioa. Bakterioen erresistentzia.

24.– Mikobakteriak: hazkuntza- eta identifikazio-baliabideak.

25.– Onddoen sailkapena, isolamendua eta azterketa.

26.– Parasitologia eta identifikazio metodoak.

27.– Birologia: hazkuntza eta sailkapen metodoak eta isolamendu eta identifikazioaren alderdi orokorrak.

28.– Mikrobiologian aplikatutako immunokimikaren eta biologia molekularraren teknikak.

29.– Arnasketa aparatuaren, digestio aparatuaren eta aparatu genitourinario eta neurologikoaren infekzio prozesuetan eragina duten mikroorganismo garrantzitsuenen ezaugarriak: sailkapena, esanahi klinikoa eta tratamendua. Infekzio nosokomiala.

30.– Genetika. Kontzeptu orokorrak. Teknika ohikoenak zitogenetikan eta biologia molekularrean.

31.– Materiala garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko prozesu normalizatuak. Hondakin sanitario motak eta horien tratamendua.

32.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA.

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolamendu nagusia: zerrenda. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

7.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

8.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

11.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Prieto, Santiago: Laboratorio clínico. Principios generales, Interamericana.

2.– Salve, M.ª Luisa: Laboratorio clínico. Bioquímica, Interamericana.

3.– D'ocon Navaza, M.ª Carmen: Fundamentos y técnicas de análisis bioquímico. Análisis de muestras biológicas, Paraninfo.

4.– D'ocon Navaza, M.ª Carmen: Fundamentos y técnicas de análisis bioquímico. Principios de análisis instrumental, Paraninfo.

5.– Casas, Antonio: Laboratorio clínico hematología, Interamericana.

6.– García, Benjamín: Hematología 1 y 2, Paraninfo.

7.– Delgado, Alberto: Laboratorio clínico microbiología, Interamericana.

8.– Granados, Raquel: Microbiología, Paraninfo.

9.– Slockbower, Jean M.: Toma de muestras para análisis clínicos, Labor.

10.– Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta (175/1989 Dekretua).

11.– 41/2002 legea, azaroaren 14koa; informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.

12.– Inoz batzordea: infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua, I. eranskina, osakidetza, 1997.

13.– Fernández Chavero, Jose M.ª, Florit Robles, Alejandro: Promoción de la salud y apoyo psicológico al paciente, Santillana Profesional.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).

3.– 175/1989, Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1, 2, 3 eta 4 artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).

6.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf

7.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

8.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak 2013-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf

11.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala