Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2442

ERABAKIA, Arartekoa izendatzeari buruzkoa (Osoko Bilkuraren erabakia) (10/14.01.00.0001)

Eusko Legebiltzarrak, 2015eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren, erabaki zuen Arartekoa izendatzea.

Lehendakaritza honek, Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 105.1 artikuluan adierazitakoari jarraituz, agintzen du Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

Eusko Legebiltzarrak Manuel Lezertua Rodríguez jauna izendatu du Ararteko, 2015eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 2. artikuluko 2. paragrafoan adierazitakoari jarraituz.

Eta horrela jasota geratzeko, eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ziurtagiri hau egiten da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeita zortzian.

Mahaiko lehen idazkaria,

ANTONIO DAMBORENEA BASTERRECHEA.

Ontzat emana, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala