Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2441

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linearen komunikazio-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: eraikuntzak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. Linearen komunikazio-lanak.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hiru milioi ehun eta berrogeita bederatzi mila bostehun eta zazpi euro eta laurogeita hamahiru zentimorekin (3.149.507,93), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko maiatzaren 14a.

b) Esleipenduna: UTE Ingeniería de Sistemas y Telemando, S.A. – Revenga Ingenieros, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi seiehun eta hirurogeita hemeretzi mila zortziehun eta hogei euro eta berrogeita hamabi zentimoekin (2.679.820,52), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bederatzi (9) hilabete.

6.– Bestelako informazioa: proiektu hori Lurralde Garapenerako Funts Europarraren, Federren, laguntzarekin finantzatzen da. Ebazpen/esleipen horrek, 2013ko abenduaren 17ko Europar Legebiltzarreko eta Kontseiluko 1303/2013 Araudiko (EB) 115. artikuluan, 2. atalean, aurreikusitako zerrenda publikoaren barruan sartu izanaren onarpena dakar berarekin.

Bilbao, 2015eko maiatzaren 26a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala