Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2437

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 232/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia. ZLUP Zibila

Judizioa: 232/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Jenny Julieta Barragan Agudelo.

Abokatua: David Miguel Ortiz de Orruño Zubiria.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.

Demandatua: Camilo Augusto Ramirez Lopez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da. Hona hemen epaitza:

123/2015 EPAIA

Vitoria-Gasteiz (Araba), bi mila eta hamabosteko otsailaren hogeita seia.

Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile M.ª Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren 232/2014 hitzezko judizioaren autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Jenny Juliet Barragán Agudelo, demandatzailea, Sanchiz Capdevila prokuradorearekin; bestetik, auzi-ihesean den Camilo Augusto Ramirez López, demandatua, ordezkaritza prozesalik ez duena. Fiskaltzak parte hartu du.

Camilo Augusto Ramirez Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala