Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2436

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 272/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu den 272/2014 prozeduran, epaia eman da. Raquel Miranda Diazek eskatuta hasi da prozedura hori, Handizi Abdellatifen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

304/2015 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Raquel Miranda Diaz.

Abokatua: Miren Itziar Manteca Begoña.

Prokuradorea: Isabel Quintana Cantero.

Alderdi demandatua: Handizi Abdellatif.

Judizioaren gaia: ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

1.– Raquel Miranda Diaz eta Handizi Abdellatif ezkontideen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, deklarazio horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako.

2.– Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

4.– Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Demandatuari, Handizi Abdellatifi, legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala