Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2435

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 1/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Miren Nekane Rodriguez Gomezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Enrique Perez Guerrero jauna, ezkongabea, Joseren eta Anaren semea, espainiarra, 1938eko azaroaren 1ean Murtzian jaioa eta 2014ko otsailaren 24an Bilbon hila (azken helbidea: udalerri horretako Larraskitu Errekalde kalea 24) testamentua egin gabe hil denez, jaraunspeneko ondasunetan esku hartzeko prozeduraren ondoriozko abintestato jaraunsleak deklaratzeko pieza bananduan, 2015-04-29ko ebazpenaren bidez erabaki da jaraunspen horretan ustez eskubideren bat dutenei dei egitea, hain zuzen ere, epaitegi honetara erreklamatzera ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Izan ere, kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute; eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 12a.

EPAILE MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala