Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2432

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 189/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 189/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtso-egilea: Loredana Larisa Bonescu.

Abokatua: Isabel Ruiz Soto.

Prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Alderdi errekurritua: Emanuel Daniel Caldaras eta Bizkaiko Probintzia Fiskaltza.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-13an. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Ezetsi egiten dut Loredana Larisa Bonescuk –Veronica Blanco Cuende prokuradoreak ordezkatuta– aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 1077/2013 autoetan hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak hartu zuen 2014ko urriaren 31n. Errekurtsoa ezetsita, beraz, epai hori berresten dugu. Gora jotze honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasaziorako oinarria egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4704 0000 00 0189 15. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.

Argitalpena.– Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten eta magistratu txostengileak irakurri zuen, 2015eko maiatzaren 19an. Eta nik, idazkari naizenez, egiaztatu egiten dut».

Emanuel Daniel Caldaras demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala