Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2431

EDIKTUA, espetxe-zaintzako espediente baten gainean bideratutako 52/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Atala.

Errekurtsoa: espetxe-zaintzako 52/2015 apelazio-erroilua.

Apelatzailea: German Antonio Londoño Galeano.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Abokatua: Cristina Garcia De Barruetabeña.

Apelatua: Fiskaltza.

Aipatutako prozeduran, ebazpena eman da, eta haren idazpuruak eta xedapen-zatiak honako hau diote, hitzez hitz:

149/2015 autoa.

Jaun/andreak:

Lehendakaria: Jaime Tapia Parreño.

Magistratua: Jesús Alfonso Poncela García.

Magistratua: Silvia Viñez Argüeso.

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita bostean.

XEDAPENEZKO ZATIA:

Ezestea Lascaray prokuradoreak Germán Antonio Londoño Galeanoren izenean eta ordez jarritako apelazio-errekurtsoa, 2014ko azaroaren 28ko autoaren aurkakoa. Auto horrek ezetsi egin zuen presoaren kexa ezesten zuen 2014ko urriaren 16ko autoaren aurka jarritako erreforma-errekurtsoa. Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko 7182/2014 espedientean eman dira bi auto horiek; horrenbestez, aurkaratutako ebazpenak baiesten ditugu, eta ofizioz deklaratzen errekurtsoaren kostuak.

Bidal bitez autoak jatorrizko epaitegira, ebazpenaren ziurtagiriarekin batera, jakin dezaten eta erabakitakoa bete.

Auto hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Erabaki eta izenpetzen dute sala osatzen duten jaun-andreek. Fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

German Antonio Londoño Galeano demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala