Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
2430

IRAGARKIA, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa.

Nik, Aner Uriarte Codón jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitze Batzordeko presidentea naizen aldetik,

HONAKO HAU JAKINARAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialen Garbitze Batzordeak, 2015eko apirilaren 22an egindako bileran, artxibo judizialetako arduradunek aurkeztutako espediente judizialak garbitzea erabaki du, betearazpena amaitu edo iraungipena preskribitutzat jotzen duen ebazpena eman baita; era berean, bilera berean erabakitakoari jarraikiz, administrazio eskudunari babestu beharreko agiriak transferituko zaizkio, euren interes historiko eta dokumentala dela-eta; gainerakoak, berriz, hala badagokio, suntsitu egingo dira.

Bizkaia:

Bilbao:

Instrukzio-epaitegiak:

Instrukzioko 2, 3, 4, 5, 6, 8 eta 9 zenbakiko epaitegiak:

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2004. eta 2005. urteetan sarrera-data izan zuten zigor-arloko auziak, eta 2008. eta 2009. urteetan sarrera-data izan zuten falta-judizioak eta falta-judizio azkarrak, horiek guztiak behin betiko artxibo egoeran sartuta edo epaitegiek beraiek bukatutzat emanda izanik.

Instrukzioko 7 zenbakiko Epaitegia:

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2001., 2002. eta 2003. urteetan sarrera-data izan zuten zigor-arloko auziak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2004. eta 2005. urteetan sarrera-data izan zuten zigor-arloko auziak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2008. eta 2009. urteetan behin betiko artxibo egoeran sartu ziren falta-judizioak eta falta-judizio azkarrak.

Instrukzioko 10 zenbakiko Epaitegia.

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2002. eta 2003. urteetan sarrera-data izan zuten zigor-arloko auziak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

2006. eta 2007. urteetan sarrera-data izan zuten falta-judizioak eta falta-judizio azkarrak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2004. eta 2005. urteetan sarrera-data izan zuten zigor-arloko auziak eta 2008 eta 2009 urteetan sarrera-data izan zuten falta-judizioak eta falta-judizio azkarrak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Zigor-arloko epaitegiak:

Zigor-arloko 1, 2, 3, 4, 5, 6, eta 7 zenbakiko epaitegiak:

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2004. eta 2005. urteetan sarrera-data izan zuten prozedura laburtuak eta betearazpen-prozedurak, behin betiko artxibo egoeran daudenak.

Arlo Zibileko Epaitegiak:

1, 2, 3, 4, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 zenbakiko epaitegiak:

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2007 eta 2008 urteetan sarrera-data izan zuten arlo zibileko espedienteak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Merkataritza-arloko epaitegiak:

1 eta 2 zenbakiko Epaitegiak:

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2007. eta 2008. urteetan sarrera-data izan zuten espedienteak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Lan-arloko epaitegiak:

1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiko epaitegiak:

1996tik 2002ra artean, biak barne, hasitako espedienteak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Administrazioarekiko auzien epaitegiak:

1, 2, 3, 4, 5, eta 6 zenbakiko epaitegiak:

Lurraldeko Artxibo Judizialean 2005etik 2008ra artean, biak barne, sarrera-data izan duten espedienteak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Balmaseda:

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zulup.

1944tik 1967ra arteko prozedura sumarioak.

1967tik 1990era arteko falta-judizioen apelazio-erroiluak.

1963tik 1985era arteko zehaztugabeko eginbideak.

1968tik 1972ra arteko aurretiazko eginbideak.

1972tik 1976ra arteko prestaerako eginbideak.

1983tik 1988ra arteko zigor-arloko prozedura monitorioak.

1966tik 1978ra arteko zigor-arloko betearazpen-prozedurak.

1993tik 1999ra arteko aurretiazko eginbideak.

1993tik 2000ra arteko falta-judizioak.

Durango:

Durangoko Zigor-arloko Zerbitzu Erkide Prozesala:

Durangoko 1, 2 eta 3 zenbakiko Zulup: 1997ko zigor-arloko prozedurak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Durangoko 1 zenbakiko Zulup: 1998ko zigor-arloko prozedurak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Durangoko 1, 2, 3 eta 4 zenbakiko Zulup: 2000tik 2008ra arteko falta-judizioak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Getxo:

Getxoko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenpekoa: 2001eko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako aurretiazko eginbide eta falta-judizioak, eta barruti judizial horretako Zulupek bukatutzat eman zituztenak; Getxoko 3 zenbakiko Zulupeko 1078/99 zenbakiko aurretiazko eginbideak, 4 zenbakiko Zulupeko 1000/98 zenbakiko aurretiazko eginbideak eta 5 zenbakiko Zulupeko guztiak izan ezik.

Gipuzkoa:

Epaimahaiaren bulegoa. Zerbitzu orokorrak. Gipuzkoako auzitegiko gobernu-izapideak:

Donostiako Instrukzioko Epaitegiak: 1998., 1999. eta 2000. urteetako aurretiazko eginbideak, falta-judizioak, zehaztugabeak, habeas corpusak eta falta-judizioen betearazpenak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

Irungo Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra: Irungo 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiko lehen auzialdiko eta instrukzioko Zulupeko prozedurak, falta-judizioei eta falta judizio azkarrei dagozkienak, 2015eko apirilaren 7ko ofizioan jasota daudenak.

Ibarrako Bake Epaitegia: 1989tik 2004ra arte hasi, izapidetu eta artxibatu diren falta-judizioak, epaitegiak berak bukatutzat zituenak; 1976tik 2004ra arte hasi, izapidetu eta artxibatu diren adiskidetzeko prozedura zibilak, epaitegiak berak bukatutzat eman zituenak.

4.º Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentrora bidaliko dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Dokumentu Ondareko arduradunaren txostenetan aipatzen diren espediente judizialak, jurisdikzio eta lurralde bakoitzari ezarrita dauden bezala, behin 237/2003 Errege Dekretuak ezarritako epea igarota.

Bidal bitez Balmasedako lehen auzialdiko eta instrukzioko Zulupeko 1944tik 1967ra arteko prozedura sumario guztiak.

Jakinaraz bekie erabaki hau Lurraldeko Artxibo Judizialetako arduradunei, behar bezala ezar dadin.

Hori guztia aditzera ematen dugu uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluak xedatutakoaren arabera, bi hilabeteko epean interesdunek bere garaian prozesura ekarri zituzten agiriak errekuperatzea izan dezaten; orobat, ohartarazten diegu epe hori igarotzen bada eta agiriok itzultzea sustatzen ez badute, aurkeztutako agiriak jasotzeko eskubidean atzera egin dutela ulertuko dugula.

Bilbao, 2015eko apirilaren 22a.

Eusko Autonomia Erkidegoko Garbitze Batzordeko presidentea,

ANER URIARTE CODÓN.


Azterketa dokumentala