Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2428

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 5ekoa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena berritzen zaio, honako hauei dagokienez: IPFAk, tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, IPFNAk, manometro analogiko eta elektronikoak, eta uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailuak erregai gisa erabiliko diren zein ez diren substantziez hornitzeko. Horiez gain, izendapena errefraktometroetarako ere zabaltzen da.

Erref.: 01-OV-1008

AURREKARIAK

1.– 2015eko otsailaren 12an, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak izendapena berritzeko eskabidea aurkeztu zuen Arabako lurralde-ordezkaritzan, konpondu zein aldatu osteko egiaztatze-entseguak eta aldizkako egiaztatzeak egiteko, honako hauei dagokienez: funtzionamendu ez automatikoko pisatze-tresnak, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak eta motordun ibilgailuen pneumatikoen presioa neurtzeko predeterminazio-gailuak dituzten edo ez dituzten osagai elektronikoez erabat edo partzialki hornitutako manometroak.

Apirilaren 13an, izendapen hori errefraktometroetarako ere zabaltzea eskatu zuen.

2.– 2014ko otsailaren 11n, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari baimendu egin zitzaion konpondu zein aldatu osteko egiaztatze-entseguak eta aldizkako egiaztatzeak egiteko izendapena, honako hauei dagokienez: produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, haztapen-hautagailuen gisako funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnak, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko.

3.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez, egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena eman zitzaion Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari, honako hauei dagokienez: funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnak, tenperatura-erregistragailuak eta termometroak eta uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko.

4.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez aldatu ziren Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari 2010eko otsailaren 25ean erakunde baimendu gisa jarduteko emandako izendapenaren ezaugarriak eta baldintzak, hain zuzen ere, pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztatze-metrologikoak egiteko (0 kg-tik 150.000 kg-ra arteko neurketa-ahalmena).

5.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez, ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroen egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena eman zitzaion Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari.

6.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez, egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena eman zitzaion Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari, honako hauei dagokienez: funtzionamendu ez automatikoko pisatze-tresnak, 3.000 kg-tik 150.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmenekoak.

7.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez, egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena eman zitzaion Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari, honako hauei dagokienez: uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak).

8.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde gisa jarduteko izendapena berritzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintzak bete beharko ditu. Horretarako, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako OC-I/118 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 2014-11-24ko eranskin teknikoarekin batera (6. berrik.). Honako hauek biltzen ditu: pisatze automatikoko tresnak; uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), 2 l/min-tik 50 l/min-ra arteko emaridunak, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko; uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), 100 l/m-ra arteko emaridunak; IPFNA I mota m ( 30 kg eta n ( 500.000; II mota m ( 3.000 kg; III, IIII motak m ( 60.000 kg; III, IIII motak 60.000 kg < m ( 150.000 kg; tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, in situ, berezko bitartekoekin, 0,5, 1 eta 2 motakoak (-25 ºCtik +150 ºra), bezeroaren bitarteko isotermoekin, 1 eta 2 motakoak (-30 ºCtik 50 ºCra), laborategian, berezko bitartekoekin, 0,5, 1 eta 2 motakoak (-25 ºCtik +150 ºCra); motordun ibilgailuen presioa neurtzeko manometro analogiko eta elektronikoak, 17 bar-eraino; errefraktometro automatikoak mahats-muztioetarako eta muztio kontzentratuetarako (I eta II motakoak), (0,0-50,0 Brix / 1,33298-142008 nD). Horrenbestez, bidezkoa da eskatutako izendapena berritzea.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketen edota aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak burutu ditzaten.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria hauek osatzen dute: Metrologiari buruzko 32/2014 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, neurgailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– ITC/3701/2006 Agindua, azaroaren 22koa, produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuen eta termometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

5.– ITC/1922/2010 Agindua, uztailaren 12koa, hautagailu ponderal gisako funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnetan gaineko Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoa.

6.– ITC/360/2010 agindua, otsailaren 12koa, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

7.– Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, zeinen bidez arautzen baita pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola.

8.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 23ko Agindua, zeinen bidez arautzen baitira pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen-erakundeak (3.000 kg baino gehiagoko neurketa-ahalmena).

9.– 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, aldizkako ikuskapenetan eta konpondu zein aldatu ondorengoetan, ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoa.

10.– ITC/3700/2006 agindua, azaroaren 22koa, motordun ibilgailuen pneumatikoen presioa neurtzeko predeterminazio-gailuak dituzten edo ez dituzten osagai elektronikoez erabat edo partzialki hornitutako manometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena. Agindu horrek, II. eranskinean, entseguak, entseguen burutzapena eta baimendutako gehieneko erroreak zehazten ditu.

11.– Azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduak, uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan –hornigailu edo euskarri deitutakoetan– Estatuaren kontrol metrologikoa arautzekoak, III. eranskinean honako hauek zehazten ditu: entseguak, horien burutzapena, eta baimendutako gehieneko akatsak.

12.– ITC/3077/2007 Agindua, urriaren 17koa, mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Erakunde baimenduaren izendapena berritzea Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari (jakinarazpenetarako helbidea: Urartea kalea 15, Ura eraikina, 13. bulegoa, Vitoria-Gasteiz), honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko:

– Funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnak.

– Pisatze-tresna ez-automatikoak, 0 kg-tik 150.000 kg-ra gehienez, I mota m ( 30 kg eta n ( 500.000; II mota m ( 3.000 kg; III, IIII motak m ( 60.000 kg; III, IIII motak 60.000 kg < m ( 150.000 kg.

– Tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, in situ, berezko bitartekoekin, 0,5, 1 eta 2 motakoak (-25 ºCtik +150 ºra), bezeroaren bitarteko isotermoekin, 1 eta 2 motakoak (-30 ºCtik 50 ºCra), laborategian, berezko bitartekoekin, 0,5, 1 eta 2 motakoak (-25 ºCtik +150 ºCra).

– Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko, 2 l/min-tik 50 l/min-ra bitarteko emariarekin.

– Hornigailuak edo banagailuak, erregai gisa erabiltzeko substantziak, 100 l/min-ko tartea.

– 0tik 17 bar-era bitarteko manometro analogikoak eta digitalak, erabilera publikokoak.

Izendapena honako hauetarako ere zabaltzea: mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnak, mahats-muztioetarako errefraktometro automatikoak (I mota eta II motakoak), (0,0-50,0 Brix / 1,33298-142008 nD); PE-ENAC-OC/01 agirian oinarrituta, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztapenean eta horri gero egindako aldaketetan sartuta daude tresna horiek.

Izendapen honen ezaugarriak ENAC-ek emandako egiaztapenean barne hartutako tresnetan oinarritzen dira.

2.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoan diren tresnak sartzen dira jarduera-eremuan.

– Tresnak probak gainditzen baditu, egindako egiaztapenaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinarekin bat etorriz egingo da. Halaber, egiaztatzea gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio, berehala, tresna dagoen lekuko lurralde-ordezkaritzari.

– Egiaztapena burututa, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak tresna zigilatuko du zigiluen bidez edo, posible bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsasgarri auto-suntsigarrien bidez. Ez da inola ere berunezko zigilurik edo antzekorik erabiliko; zigiluek jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Kolore laranja erabili behar da, gainerakoak Administraziorako edo beste agente metrologiko batzuetarako gordetzen baitira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

Egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei dagokio XX-a.

3.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak urtero emango dio zuzendaritza honi baimentzen diren entseguetarako ezartzen dituen tarifen berri.

4.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeko, zenbaki hau ematen zaio Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari: 1-OV-1008.

5.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta bai Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.

6.– Izendapen-berritze eta -zabaltze hau 2019ko otsailaren 11n iraungiko da, eta, egun hori baino lehen, interesdunak beste bat eskatu ahal izango du, 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintza guztiak betetzen baditu –egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzekoa–.

7.– Baimen honek ordeztu eta baliogabetu egiten ditu Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari egiaztatze metrologikoak egiteko aurretik emandakoak.

8.– Izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimena ematea ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dira.

9.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

10.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko, zerbitzuak ematea eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak adierazitako jarduerak barne.

11.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo baliogabetzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

12.– Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimendua zehapenpean izatea ere.

13.– Urtero, urteko lehenengo hiruhilekoan, egiaztatze metrologikoko erakunde baimenduak memoria bat helaraziko die Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari, eta han zehaztuko ditu burututako jarduerak eta jazo diren gorabeherak. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabetetik behin.

Horretaz gain, 48 orduko aurrerapenarekin mezu elektroniko edo fax bidez jakinaraziko dira jardun-esparruaren arabera Lurralde Ordezkaritzan egiteko diren egiaztapenak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 5a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala