Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2426

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 11koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektu bat egitea bultzatu du. Dekretu-proiektu hori xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko 8/2003 Legeak ezartzen duenarekin bat etorriz izapidetu behar da.

Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori dela eta, proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Horiek horrela, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean –iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita–, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzeko, eta alegazioak aurkez daitezen, proiektuaren edukia Lehendakaritzako Lege Araubidearen Zuzendaritzan (Nafarroa kalea, 2) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (euskadi.eus) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 11.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala