Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2425

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako 2015eko deialdia ebazten duena.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2014ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzeko 2015erako deialdia egin zen.

Ebazpen horren 10. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala