Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2015eko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2043

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2015eko martxoaren 18an emandako Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, diziplina-espediente bat irekitzea erabaki da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena, 2015eko martxoaren 18koa, ezin izan zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak. Iragarki honen bidez, zitazioa egiten zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari, edo bere ordezkariari, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan ager dadin (Andia kalea, 13, Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara, ebazpenaren testu osoa jasotzeko. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 23a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala