Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2015eko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2029

EDIKTUA, 1022/2012 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitara emateari buruzko. Izan ere, epai horren bitartez, baliogabetu egiten dira 2012ko urriaren 24ko Aginduko 8.1 artikuluko a eta b idatzi-zatiak -Kulturako sailburuak emana da agindu hori, eta «Kultura Bonoa» sustatu eta garatzeko da.

Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución elkarteak 1022/2012 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu zuen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012-10-14ko Aginduaren aurkakoa da errekurtsoa hori. Izan ere, Kulturako sailburuak emana da agindu hori, «Kultura Bonoa» sustatu eta garatzeko da, eta 2012-11-21ean argitaratu zen, EHAAren 225. zenbakian. Eta 2015eko urtarrilaren 12an, epai irmoa eman, eta hauxe epaitza hitzez hitz:

III EPAITZA

Demandatutako administrazioak alegatu onartezintasun-kausa ezesten denez gero, baietsi egin behar da 1.022 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina Gonzalo Aróstegui Gómez epaitegiko prokuradore denak aurkeztu baitzuen, Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución (ANGED) elkartearen izenean eta ordez eta Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 24ko Aginduaren aurka. «Kultura Bonoa» sustatu eta garatzeko da agindu hori, eta 2012-11-21eko EHAAn (225. zk.) eman zen argitara. Eta baiespen horren bitartez, baliogabetu egiten dira aipatu aginduko 8.1 artikuluko a eta b idatzi-zatiak, eta parte demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2015eko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala