73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KONTUEN EPAITEGIA
1800
EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, toki-erakundeen alorrean (Vitoria-Gasteizko Udala) hedaduragatik bideratu den A80/15 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.
Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko kontseilariak 2015eko apirilaren 7an emandako probidentziaz erabakitakoa betetzeko, ediktu honen bidez aditzera ematen da auzitegi horretan judizioa bideratzen ari dela. Aipatutako probidentzia Arabako lurralde-eremuan toki-erakundeen alorrean (Vitoria-Gasteizko Udala) hedaduragatik bideratu den A80/15 itzulketa-prozeduran eman da. Judizioaren zioa honako hau da: baliteke Vitoria-Gasteizko Udalaren herri-funtsetan 457.784,76 euroko zorpekoa izatea, zenbateko nagusian; udalak berak 2007ko otsailaren 16an San Antonio kaleko lokalak alokatzeko kontratu bat izenpetu baitzuen Sbayre, S.A. enpresarekin. Hori guztia aditzera ematen da, hain justu ere, kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan pertsona ahal daitezen, bederatzi eguneko epearen barruan.
Madrilen, 2015eko apirilaren 7a.
Letradu idazkaria,
CARLOS CUBILLO RODRIGUEZ.