Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1796

IRAGARKIA, Ertzaintzak Iurretan (Bizkaia) duen baseko plaza berritzeko lanen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: O-001/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: O-001/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Ertzaintzak Iurretan (Bizkaia) duen baseko plaza berritzeko lanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2014ko azaroaren 17 EHAA, 219. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 401.112,97 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2015eko otsailaren 20a.

b) Gauzatze-eguna: 2015eko martxoaren 26a.

c) Kontratista: Bycam Servicios Edificios e Infraestructuras, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 300.612,40 euro.

Erandio, 2015eko apirilaren 9a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala