Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1792

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 15ekoa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinarekin jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Bizkaia eta Araba lurralde historikoen Urkiola (ES2130009) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.

Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuaren 2015eko apirilaren 9ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoetan Urkiola (ES2130009) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea behin-behinean onartzea.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat etorriaz, administrazioen eta ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen entzunaldi-izapideak egin behar dira eta jendaurrean jarri, eremuen izendapenak, lekuen kartografia mugapenarekin, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motek eta flora eta fauna espezieek, bere kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoetan Urkiola (ES2130009) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea. Jendaurrean jarriko da EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko ekainaren 22ra arte; epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena.– Goragoko paragrafotan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/natura2000, baieta EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan ere, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala