73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (329 KB - 16 orri.)
- EPUB (1012 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1791
EBAZPENA, 2015eko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jasoko dituzten Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntzaren aldeko diru-laguntzak. Diru-laguntza horietarako 2014ko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2014ko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntzaren aldeko diru-laguntzetarako 2014ko deialdiak 12.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2014ko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunderi emango zaizkien diru-laguntzak 2014ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan lana duten langileei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntzaren alde, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuraduna bakoitzari emandako zenbatekoa (ikus ebazpen honen eranskina). Diru-laguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2014ko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2014ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.