Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1790

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunde onuradunek jasoko dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzak. Diru-laguntza horietarako 2014ko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2014ko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzetarako 2014ko deialdiak 12.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2014ko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko zein erakunderi emango zaizkien diru-laguntzak 2014ko ekitaldian prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuraduna bakoitzari emandako zenbatekoa (ikus ebazpen honen eranskina). Diru-laguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2014ko uztailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2014ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala