Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1784

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 17koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (EHAA, 2015eko otsailaren 18koa), dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua.

Aipatutako aginduaren 7.1.2.1.A oinarriak xedatzen du baten batek ez badu epean entregatzen programazio didaktikoa, 7.2.1 oinarrian adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dela. 7.2.1 oinarriak entregatzeko epea, era eta tokiak adierazten ditu.

Programazio didaktikoa 7.2.1 oinarrian xedatutakoaren arabera aurkeztu ez duten izangaiak badirela egiaztatu da.

Horregatik guztiarengatik,

EBAzten DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, 7.2.1 oinarrian adierazitakoaren arabera.

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» -> «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkeztearren baztertuta geratzen direnen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak») – «Programazio didaktikoa ez aurkeztearren baztertuta geratzen direnen zerrenda».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrendaren kontra, hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 17a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala