67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
VINTEBI KOOP. E. ETA ORTUTXUETA KOOP. E.
1672
IRAGARKIA, Vintebi, S. Coop. kooperatibatik Mina del Morroren fasea partez bereizteari buruzkoa, bereizia Ortutxueta, S. Coop. kooperatibari atxikitzen delarik.
Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 84.4 eta 79.6 artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:
Vintebi, S. Coop. kooperatibaren (zeinetatik Mina del Morroko bere fasea bereizten duen) eta Ortutxueta, S. Coop. kooperatibaren (zeinari atxikitzen zaion bereizia) ezohiko batzar orokorretan –2015-03-31n eta euren egoitzetan eginikoetan– honako hau erabaki zen aho batez: Vintebi, S. Coop. kooperatibatik Mina del Morroren fasea bereiztea, bereizia Ortutxueta, S. Coop. kooperatibari atxikitzen delarik. Hori guztia bategite-proiektuari jarraituz egin da, zeina Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatu eta hark ontzat eman baitzuen, lege eta estutuetako baldintzak betetzen zituelako.
Halaber, jakinarazten da bat egiten duten entitateetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela, eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 80. eta 81. artikuluetan ezarritako moduan.
Bilbao, 2015eko apirilaren 1a.
Vintebi, S. Coop. kooperatibako presidentea,
ALBERTO PIÑEIRO HERRERO.
Ortutxueta, S. Coop. kooperatibako presidentea,
SERGIO ALONSO SARMIENTO.