Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1671

IRAGARKIA, Honen bidez, espediente batean Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpena jakinarazten da, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagokionak.

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

2.– Zehapen ekonomiko horren zenbatekoa ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez ordaindu ahal izango da, honako finantza-erakunde laguntzaile hauetako batean: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa) Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Santander, Sabadell Guipuzcoano, la Caixa eta Bankia. Halaber, internet bidez ere egin ahalko da ordainketa, helbide honetan: http://www.euskadi. net/nireordainketa

Hilaren 1etik 15era bitartean jasotzen baduzu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte daukazu ordainketa egiteko epea. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaerara bitartean jasotzen baduzu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arteko epea izango duzu ordainketa egiteko.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino geroago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikulua betez.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala