Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1668

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, espediente batzuei buruzkoa (255_2006 Dek 20 2015_03_24).

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da agiriak aurkezteko errekerimendua amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau argitara ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:

– Eskatzailea eta senarraren nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza eman ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalea, 70-2., 20015 Donostia), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala