Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1664

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 51/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 51/2014 prozedura bideratu da, Maria Madalena Vieira de Oliveirak eskatuta, Jose Cesar David de Oliveira junior-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Baietsi egiten dut partez Iglesias Villada prokuradoreak Maria Madalena Vieira de Oliveira-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den José César David de Oliviera Junior-en aurkakoa. Prozeduran fiskaltzak parte hartu du. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

A) XXXXX adingabearen guraso-ahala bi gurasoei esleitzen zaie, baina Maria Madalena Vieira de Oliveira amak baliatuko du, modu esklusiboan. Amaren ardura esklusiboa izango da XXXXX adingabearen bizitzari eragiten dioten eta guraso-ahalaren barruan sartzen diren erabakiak hartzea. Horretarako, ez du behar izango XXXXX adingabearen aitaren baimenik.

B) XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza haren ama Maria Madalena Vieira de Oliveira-ri esleitzen zaizkio.

C) Aitaren alde ez da inolako bisita-erregimenik ezartzen.

D) De Oliveira jaunak bere alaba adingabearen gastuei aurre egiten lagunduko du, hileroko bere diru-sarrera garbien % 25 horretara bideratuta, eta, gutxienez, 50 euro jarriko ditu hilero. Zenbateko hori hilaren lehenengo bost egunetan sartuko du, Vieira de Oliveira andreak adierazten duen kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIk izandako aldaketaren arabera, 2015eko urriaren 1etik aurrera. Aparteko gastuak –medikoak, kirurgikoak, beharrezko bidaiak eta, oro har, etxebizitzaren, mantenuaren, jantzien eta hezkuntzaren beharrizanak gainditzen dituztenak– aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana, eta, horretarako, aurretik, zaintza duen gurasoak aurrekontua edo faktura aurkeztu beharko du.

E) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), 2014ko irailaren 30ean.

Jose Cesar David de Oliveira Junior demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), 2015eko martxoaren 10ean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala