67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1662
EDIKTUA, 465/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegia.
Judizioa: L2 465/2012 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Eva Eizmendi Aiceburu.
Abokatua: Erviti Ruiz Jose Luis.
Prokuradorea: Garcia Del Cerro.
Demandatua: Sidras Borda, S.A.T., eta Julian Berasategui Minteguik eta Teresa Berasategui Minteguik izan ditzaketen jaraunsleak.
Gaia: nekazaritza-sozietatea desegitea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2012-11-20an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Garcia Del Cerro prokuradoreak Eva Eizmendi Aicebururen izenean eta haren ordez jarritako demanda, honako hauen aurkakoa: Sidras Borda, S.A.T., eta Julian Berasategui Minteguik eta Teresa Berasategui Minteguik izan ditzaketen jaraunsleak. Horrenbestez, Sidras Borda S.A.T.en desegitea deklaratzen dut, eta agintzen dut sozietate horren likidazioa egin dadila, eta, ondorioz, baliogabetu dadila erregistro eskudunean, epaia betearazteko aldian. Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Sidras Borda, S.A.T.en, eta Julian Berasategui Minteguik eta Teresa Berasategui Minteguik izan ditzaketen jaraunsleen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Donostia, 2015eko otsailaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.