67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1660
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 62/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Alejandro López Martínezek, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Epaitegi honetan 62/2015 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.), Maria Angeles Fernandez de Luco Bilbaok eskatuta, finka hau immatrikulatzeko: Santurtziko Jabetza Erregistroan inskribatutako 4893. finka, 366. liburukikoa, 112. liburua, 46. folioa, hirikoa, hirugarren eta laugarren elementua, Mahastiak kaleko 7. zenbakiko beheko solairua, lonja, Santurtzin.
Antolaketa-eginbidean erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak eragin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Zitazioa egiten zaie Maria Angeles Bilbao Uriarteren jaraunsle posibleei (alderdi auzi-jartzaile ez direnei), lehen aipatutako epean espedientean ager daitezen, euren eskubideen aldekoa dena alegatzeko.
Barakaldo (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 26a.
IDAZKARIA.