67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 2 orri.)
- EPUB (210 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1656
EBAZPENA, 2015eko martxoaren 25ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2014ko irailaren 17ko Aginduaren babesean 2014an emandako laguntzak jaso dituzten erakundeen zerrenda. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 20014ko irailaren 17ko Aginduaren bidez, landa-eremuetan biomasa bidez energia termikoa sortzeko ekintzak martxan jartzeko laguntzen deialdia egin zen 2014ko ekitaldirako.
2014ko urriaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (186. zk.) honako agindu hau argitaratu zen: Agindua, 2014ko irailaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, landa-eremuetan biomasa bidez energia termikoa sortzeko ekintzak martxan jartzeko laguntzen deialdia egiten duena 2014ko ekitaldirako.
Agindu horren hamahirugarren ebazpenean xedatzen denez, aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten erakundeen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.
Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean eta 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren ebazpen-zatiko 8.7 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena). Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea 2014ko irailaren 17ko Aginduaren babesean 2014an emandako laguntzak jaso dituzten erakundeen zerrenda. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 20014ko irailaren 17ko Aginduaren bidez, landa-eremuetan biomasa bidez energia termikoa sortzeko ekintzak martxan jartzeko laguntzen deialdia egin zen 2014ko ekitaldirako.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.