64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1592
IRAGARKIA, Honen bidez, Pharmadatum Análisis de Datos, S.L.L.i jakinarazten zaio Teknologiako zuzendariaren 2010eko maiatzaren 20ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea IG-2007/0000455 ebazten duena.
Pharmadatum Análisis de Datos, S.L.L.i (Mikel Deuna bidea, 5-5 H, 48370 Bermeo, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.
ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA
Jasotako laguntza: Gaitek Programa.
Laguntza emateko ebazpena: 2007ko abenduaren 26ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.
Eskatutako itzulketa: 5.017,15 euro.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzerakoan, izena (Pharmadatum Análisis de Datos, S.L.L.), espediente-zenbakia (IG-2007/0000455), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.