Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1570

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 26koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2015. urteko HABEren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduaren bidez, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako euskararen komunikazio-gaitasunen mailak egiaztatzeko oinarri berriak zehaztu ziren.

Aginduaren azken xedapenetako lehenengoaren babesean, HABEko zuzendari nagusiak, 2015eko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, aurtengo ohiko deialdiak egin zituen. Jarraian, 2015eko urtarrilaren 23ko Ebazpenez, komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, eta ohiko deialdietarako lurralde-batzordeak, epaimahaiak, tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.

Orain, 2015eko deialdien irizpideen bateratze-saioak bukatu ondoren, aztertzaileak izendatu behar dira.

Beraz, 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2015eko urtarrilaren 9ko Ebazpenean eginiko deialdiak gauzatzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako mailak egiaztatzeko 2015ean izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2015eko martxoaren 26a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala