64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1569
EBAZPENA, 2015eko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez 2014-2015 ikasturterako diru-laguntzak ematen zaizkie zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 11ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, eta Ebaluazio-batzordeak, otsailaren 20an, egindako proposamena aurkeztu delarik, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 1.– Haur Eskolen titularrak diren udalei ematea I. eranskinean jasotako diru-laguntzak, zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolak mantentzeko kostuak finantzatzeko. Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehen ordainketa 2014ko azaroaren 11ko Aginduko 14. artikuluan aipatzen den hitzarmena izenpetu ondoren ordainduko da. Bigarren ordainketa apirilean ordainduko da. Hirugarren zatia diru-laguntzaren onuradunak 2014-2015 ikasturteko gastu eta sarreren frogagiriak, udalaren idazkari edo kontu-hartzaileak ziurtatuak aurkeztu ostean ordainduko da.
2.– Ebazpen honen eranskinean aipatutako udalei honako hau jakinaraztea: ebazpena indarrean jartzen den egunetik hilabeteko epean izenpetuko dituzte hitzarmenak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta udal horiek. Izan ere, hitzarmenak zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolak finkatzeko izango dira.
2. artikulua. – Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 11.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.