58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1423
IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Segurtasun sailburuordeak emandako ebazpena 405X1401577-3 (REC-VIC-005/2015/XII) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoan; hain zuzen ere, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Legearen arau-hausteei dagokienez.
Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da bananako jakinarazpen-ondorioetarako, eta interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, honako honetaz ohartarazten dugu:
1.– 15 egun balioduneko epea dagp iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, espedientea aztertzeko eta eskuratzeko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia).
2.– Ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke interesdunak bizilekua duen barrutiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, edo Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, bi hileko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aurrera. Horren berri ematen dut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 58. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.