52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1291
EDIKTUA, adostasunik gabeko banantze bati buruz bideratutako 272/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 272/2014 adostasunik gabeko banatzea.
Alderdi demandatzailea: Nerea Ugarte de la Puente.
Alderdi demandatua: Sahraoui Kouadri Zerrouki.
Gaia: adostasunik gabeko banantzea.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
125/2015 epaia, adostasunik gabeko banantze bati buruzko 272/2014 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da Nerea Ugarte de la Puente demandatzailearen eta Sahraoui Kouadri Zerrouki demandatuaren artean.
Sahraoui Kouadri Zerrouki demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.