52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1289
EDIKTUA, finkak immatrikulatzeko bideratutako 688/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak,
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, 688/2014 finkak inmatrikulatzeko jabari-espedientea bideratu da, Jose Ramon Berganza Armentiak eta Maria Luisa Garcia Anuncibay-k eskatuta; honako hauek dira inmatrikulatzeko finkak:
– Inmatrikualzteko finka, 32240 zenbakia duena.
a) Lehengo deskripzioa: «Erriberagoitia Udalerriko Hereña herrian dagoen lastategia. Azalera: hogeita hamar metro koadro. Mugak: Ipar, hego eta ekialdetik zortasuna; eta mendebaldetik, Julián Angulo. Garai batean, katastroan honako azalerako planta hau zeukan: berrogeita hamabi metro eta hirurogeita hamar dezimetro koadroko. Lastategiak bi solairu ditu eta inguratzen duen lursaila ere berea du».
b) Katastroa: «Hiri-higiezina, Erriberagoitia Udalerriko Hereña herriko Hereña kalean kokatua, korta eta lastategitzat erabiltzen dena. Azalera guztira: hirurogeita hamazortzi metro eta hamahiru dezimetro koadro; eta horietatik berrogeita hamahiru metro eta berrogeita hamasei dezimetro koadro eraikita daude; eta hogeita lau metro eta berrogeita hamazazpi dezimetro, libre. Beheko solairu bat eta lehenekoko solairu bat ditu, eta ehun eta zazpi metro eta hamaika dezimetro koadro eraikita ditu. Mugak: Iparretik Hereñako Administrazio Batzordearen 760. partzela eta kalea; hegoaldetik kalea eta Maria Angeles Ruiz de Angulo Pérez de Caballeroren eta beste baten 759. partzela; ekialdetik Hereñako Administrazio Batzordearen 760. partzela eta kalea; eta mendebaldetik kalea. Katastroko erreferentzia: 46-3-2005-1-1». 3. poligonoa, 2.005. partzela.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 11.
IDAZKARIA.