52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1286
BAZPENA, 2015eko martxoaren 5ekoa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordea nortzuek osatuko duten jakitera emateko dena.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2014ko abenduaren 19ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamenak ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordeko kideen zerrenda argitaratzea. Hauek dira:
– Nestor Arana Arabaolaza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria arduraduna. Batzordeburua izango da eta, kalitate botoa izanik, azken hitza izango du boto berdinketa gertatuz gero.
– Marlen Eizaguirre Marañón, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkaria, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatua.
– Amaia Elorza Pinedo, Euskadiko Gazteen Kontseiluko ordezkaria, Kontseiluak proposatua eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kiroletako zuzendariak izendatua.
– Ricardo Fernández Quintana, Tomás Aranberri Epelde, Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, Giovana Claudia Sánchez Zavalaga, Iñigo Collantes Martínez, Raquel Calvo Larralde, Naroa Ziordia Landeta eta Itziar Irazabal Aguirre, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak proposatuak eta Gazteria eta Kiroletako zuzendariak izendatuak. Garapenerako lankidetza-programetan diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak dira.
– Silvia Torre Goikoetxea, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak izendatua. Idazkaria izango da eta hitza izango du, baina botorik ez.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 5a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.