Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1108

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatik irekitako zehapen-espedienteen gaineko ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientepekoei ebazpen-proposamenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen-proposamenak argitara ematen dira, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten, eta honako ohartarazpen hau egin behar da:

– Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 2a.

Instrukzio-egilea,

JOSE MANUEL ANABITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala