45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1107
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa titular den portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko zenbait tasaren likidazioa jakinarazten duena.
Beherago jasotzen den likidazioa zuzenean interesdunari jakinarazterik lortu ez denez, iragarki hau txertatuko da jakinarazpen gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Interesdunari aditzera ematen zaio, gainera, zor duen zenbatekoa ordaintzeko honako borondatezko aldi hau duela:
a) Hilabete bakoitzeko 1etik 15era bitartean jakinarazitakoak, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 5era arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.
b) Hilabete bakoitzeko 16tik azken egunera arte jakinarazitakoak, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 20ra arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.
Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraikiz.
Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, honako errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:
1.– Berraztertzeko errekurtsoa, likidazioa agindu duen organoari, argitalpenaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraikiz.
2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiaren aurrean, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
Errekurtso bat zein bestea aurkeztuta, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran eta baldintzetan ordainduko dela bermatzen diren kasuetan izan ezik.
Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Esnaola Larrarte, Mikel
Likid. Zk.: 1.242/14-A2
Kontzeptua: T5
Zenbatekoa: 68,20 euros.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.