Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1105

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, erabilera anitzeko paper birziklatuaren hornidura helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/044.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: erabilera anitzeko paper birziklatua.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 99.169,42 euro, BEZik gabe (119.995 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

– Azken hiru urteetan, gutxienez, berrehun mila (200.000) eurotako negozio-zifra edukitzea.

– Azken hiru urteetan, gutxienez, kontratu honen xedearen antzekoak diren bi hornidura egin izana.

– Kontratua indarrean dagoen artean, urtebeterako kalkulatzen den kontsumoari dagozkion elementuak biltegiratzeko ahalmena izan beharko du, baita gaitasun teknikoa ere, izakinak kontrolatuz, biltegiratutako materialaren aldian aldiko banaketak kudeatzeko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko martxoaren 23ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz: prezioa.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balorazio automatikoko irizpideak irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko martxoaren 30eko 11:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala