Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1103

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, «Fundación Proclade Yanapay» entitateak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela egiaztatzeko dena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargupeko proiektuetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen denez, diru-laguntza jaso ahal izateko, dagokion programa-deialdia ixten den egunean erakunde eskatzaileak aldeko eta indarreko ebazpen bat eduki beharko du, eta ebazpen horretan egiaztatuko da dekretu horren I. kapituluaren 2. atalean xedatutako administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela.

Aipatutako dekretu horren 11. artikuluan xedatzen denez, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ebatzi beharko du egiaztatze-eskaera hori, kontuan harturik eskaerak 36 hileko indarraldia izango duela, argitaratzen den egunetik hasita.

«Fundación Proclade Yanapay» entitateak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara bidalitako 2015eko urtarrilaren 14ko idazki baten bidez, programetarako laguntzak jasotzeko egiaztatze-eskaera aurkeztu zuen.

Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi egin da «Fundación Proclade Yanapay» entitateak bete egiten dituela I. kapituluaren 2. atalean xedatutako administrazio-baldintzak eta ahalmenak.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Egiaztatzea «Fundación Proclade Yanapay» entitateak bete egiten dituela programetarako laguntzak jasotzeko bete beharreko administrazio-baldintzak eta ahalmenak; indarrean 36 hilez, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Denbora-tarte horretan, «Fundación Proclade Yanapay» entitateak zuzenean parte hartu ahal izango du programetarako laguntzak jasotzeko deialdietan, deialdi bakoitzean egiaztatzeko premiarik izan gabe.

Bigarrena.– Egiaztatze-indarraldian zehar, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak edota argibideak eskatzeko «Fundación Proclade Yanapay» entitateari, administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada eskatutako baldintzaren bat edo ahalmenen bat ez duela gehiago betetzen, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ofizioz eman diezaioke hasiera egiaztapen hori indargabetzeko espediente bati.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 26a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala