Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1102

EBAZPENA, 2015ko martxoaren 2koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinarekin jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Armañón (ES2130001), Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.

Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuaren 2015eko otsailaren 27ko Aginduaren bitartez, zera erabaki da: Armañón (ES2130001) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapenari behin behineko onarpena ematea.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat etorriaz, administrazioen eta ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen entzunaldi-izapideak egin behar dira eta jendaurrean jarri eremuen izendapenak, lekuen kartografia mugapenarekin, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motek eta flora eta fauna espezieak, euren kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Armañón (ES2130001) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea; jendaurrean jarriko da, EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko maiatzaren 6a arte; epe horretan, egoki irizten dien alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena.– Goragoko paragrafotan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.net/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko martxoaren 2a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala