Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1098

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinen bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei eta toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2014ko ekitaldirako deialdia egin zen.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzailea eratuko dela ezartzen du 2014ko uztailaren 30ean emandako Aginduaren 6. artikuluak. Epaimahai horrek, 2014ko uztailaren 30eko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.

Balorazio epaimahaiak aurkeztutako akta eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoa aintzat hartuz (agindu horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2014ko ekitaldirako deialdia egiten da), hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako diru-laguntzak ez ematea I. eranskinean azaltzen diren udalei, toki erakundeei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, I. eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

2.– II. eranskinean azaltzen diren udalei, toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan zehazten den zenbatekoaren arabera.

3.– Erakunde interesdun guztiei jakinarazi behar zaie Ebazpen hau, eta EHAAn argitaratu behar da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enpelgu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

Etxebizitzako sailburuordea,

M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala