45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 3 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1097
EBAZPENA, 2015eko otsailaren 23koa, Industriako sailburuordearena, Gauzatu-Industria programan aurreikusitako laguntzen 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Gauzatu-Industria programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2007ko maiatzaren 21ean emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu-Industria programa, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2014ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu-Industria programa arautu zen, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.
Industriako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.