45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 2 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1096
EBAZPENA, 2015eko otsailaren 23koa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez, jakitera ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduak aurreikusten zituen diru-laguntzen onuradunen zerrenda, 2014ko ekitaldian. Agindu horrek arautzen du euskal enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Gauzatu programa - Kanpoko ezarpenak.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei banan-banan ebazpenaren berri eman ondoren, ebazpen honen bidez, argitara ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen zerrenda.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorrita, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.- Gauzatu programa - Kanpoko ezarpenen onuradunen zerrenda argitaratzea, 2014ko ekitaldian. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.
Industriako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.