Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1095

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 325/2014 zenbakiko prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientean interesdun izan daitezkeenei Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian ager daitezen epea jartzen diena.

Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegiak Xabier Maria Agirre Kerexeta, Faustino Ranedo Gomez, Maria Guadalupe Camino Garcia, Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo, Maria Angeles Amenabar Zabala jaun-andreek eta ELA sindikatuak aurkeztu duten 325/2014 zenbakiko prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientean interesdun izan daitezkeenei dei egiteko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren abenduaren 11ko 274/2012 Dekretuaren aurka egiten dute.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38, 48. eta 49. artukuluetan xedatutakoarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Bederatzi eguneko epea jartzea aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei, Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian ager daitezen.

2.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala