45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 3 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1094
AGINDUA, 2015eko otsailaren 12koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Grupo Matia fundazioaren azkentzea berretsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Ikusita eta aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2014ko urriaren 31n, Fundación Grupo Matia fundazioaren azkentzea inskribatzeko eskabidea sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan. Jonathan Felgueroso Conde jaunak izenpetu zuen eskabidea, Fundazioaren izenean eta ordez. Eskabide horri honako agiri hauek erantsi zitzaizkion:
1.– Fundación Grupo Matia fundazioaren azkentzeari buruzko eskritura publikoaren bi kopia baimendu. Fundazioaren patronatuko idazkari eta likidatzaile Manuel Gómez Martínez jaunak egiletsi zuen eskritura hori, 2014ko urriaren 7an, Donostiako notario Martin Gabarain Astorqui jaunaren aurrean (protokolo zenbakia: 1.379).
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioak bete egiten du honako xedapen hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Hirugarrena.– Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 33. eta 34. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 35. artikuluan eta fundazioaren estatutuetan, betiere ondarea likidatzeari eta azkentzeari dagokienez.
Laugarrena.– Fundazioen Babeslaritzak onartzeko eta Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agirietan ikusten denez, Fundazioaren Patronatuak 2014ko ekainaren 18an fundazioa azkentzeko hartutako ebazpena baliozkoa da, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Agiri horietan jasotzen da, halaber, egiazkoa dela azkentzea dakarren arrazoia, hau da, fundazioa eratzeko helburuak –fundazioaren estatutuen 2. artikuluan jasotakoak– gauzatzeko ezintasuna.
Patronatuak, fundazioa azkentzeko hartutako erabakiaren ondorioz, erabaki du, orobat, Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema fundazioari entregatuko zaizkiola fundazioa likidatzearen ondorioz geratzen diren ondasun eta eskubide guztiak.
Ondarearen destino hori bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 35.2 artikuluarekin.
Bosgarrena.– 100/2007 Dekretuko 36. artikuluak xedatzen duenez, fundazioa azkentzeko erabakiak edo, hala badagokio, azkentzea deklaratzen duen ebazpen judizialak, amaiera emango die fundazioaren ohiko jarduerei, eta hasiera, likidatzeko eragiketei.
Artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, betiere Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.
100/2007 Dekretuko 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar dituen Fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berresten dira bai Fundación Grupo Matia fundazioaren patronatuaren erabakia, eta bai 2014ko uztailaren 10eko ziurtagirian jasotako likidazioaren ondoriozko likidoaren destinoa ere. Erabaki hori publiko egin da 2014ko urriaren 7an, Martin Gabarain Astorqui Donostiako notarioaren aurrean baimendutako notario-eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 1.379).
Bigarrena.– Fundazioa azkentzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Hirugarrena.– Fundazioaren azkentzeak fundazioaren ohiko jarduerak amaitzen ditu, eta hasiera ematen die likidazio-eragiketei, aurretik onartutako programari jarraituz. Fundación Grupo Matia fundazioaren patronatuak garatu beharko ditu likidazio-eragiketa horiek, Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, Fundazioaren Patronatuak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.
Laugarrena.– Fundazioak, likidazio-aldian dagoen bitartean, nortasun juridikoari eutsiko dio, eta bere izenari «likidazio-aldian» adierazpena erantsi beharko dio.
Bosgarrena.– Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, Fundación Grupo Matia fundazioaren patronatuak likidazio-eskritura eman beharko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzara bidali.
Seigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 12a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.